Kontratatzailearen profila

Printer-friendly version

Urdulizko udalaren web orriak “kontratatzailearen profila” gunea du, eta bertan, administrazio kontratazioari buruzko informazioa eskaintzen da. Webgune horrekin, Urdulizko udalak kontratazio gardentasuna bermatu eta edozeinen esku jarri nahi du informazio hori, betiere herritarrentzat modu argian adierazita. Orrialde honen bitartez, herritarrak hainbat informazio du eskura: administrazioak programatutako kontratazioak, lizitazio iragarkiak, esleipen iragarkiak. Eta beste hauek ere bai: Urdulizko udalaren kontratazio espedienteen baldintza orriak eta bestelako dokumentazio osagarria.